Lau hamarkada igaro dira orduko Gasteizko aurrezki Kutxak euskal zinemari eskainitako ziklo bat antolatzeko ideia izan zuenetik. Harrezkero, Euskal Zinemaren Asteak leial bete du otsaileroko hitzordua euskal profesionalek aurreko urtean egindako edo ekoitzitako lan zinematografiko onenen eskutik. 40. urteurrena ospatzeko, Vital Fundazioak atzerabegirako bat antolatu du jaialditik igaro diren film luze eta film labur onenekin.