Ondare IrekiaOndarea
Hagaburu Elkarteak eta Vital Fundazioak bultzatutako Ondare Irekia proiektuak Arabako ondareari irekiera digitala eskaintzea eta haren zabalkundea eta ezagutza erraztea du helburu.
Arabako ondareari buruzko datu-base bat du, munduko edozein lekutatik Internet bidez eskura daitekeena, baita monumentuan bertan ere, zenbait monumentutan horretarako jarriko diren QR kodedun plakei esker.
Fitxak https://www.ondareirekia.com webgunean egongo dira eskuragarri eta honako hau jasoko dute:
- Aurkezpena eta herriaren panoramika historiko laburra.
- Mapa bidezko kokapena.
- Argazki zaharrak eta XX. mendeko birmoldaketei buruzko iruzkina (halakorik balego).
- Kanpoko eta barruko bistak dituen bideo orokorra.
- Eraikinaren elementuak kanpotik deskribatzea, argazki berriekin tartekatuta.
- Eraikinaren elementuak barrutik deskribatzea, argazki berriekin tartekatuta.
- Barrualdeko ikuspegiak 360 gradutan. Kasu batzuetan bisita birtualak ere badaude, 360 graduko panoramekin.
- Fitxa batzuek, gainera, 3Dn digitalizatutako pieza edo elementu nabarmenak dituzte.
Arestian aipatutako fitxez gain, beste mota bateko fitxak garatzen ari dira, murgiltzera gonbidatzen dutenak. Bertan, pieza nabarmenak (bataiarriak, hilobiak, eskulturak, etab.) azter daitezke, 3Dko ikuste-plataforma elkarreragile baten bidez.
Ondare Irekia proiektua EHUko eta Gasteizko UNEDeko hainbat jakintza alorretako irakasle talde batek osatzen du, Buenos Airesko Unibertsitateko Antropologia Bisualeko Arloarekin lankidetzan. Bertan, esparru historiko-artistikoan ikerketan eta dibulgazioan diharduten profil askotako pertsonak biltzen dira. Horrela, egindako ikerketa akademikoak dibulgazio-ekimenetan gauzatzen dira, eta ekimen horiek eskuratutako ezagutzak gizarteari oro har hurbiltzea dute helburu.
Ondare Irekiaren atal nagusiak:
- Elizen katalogoa: https://www.ondareirekia.com/catalogo-digital/
- Paisaia sakratuak: https://www.ondareirekia.com/paisajes-sagrados/
- Bisita birtualak: https://www.ondareirekia.com/visitas-virtuales/
CLUNAES. Kluny, Nájera, Estibaliz: https://clunaes.ondareirekia.com