Audifonoak eta hortzetako tratamenduak erosteko laguntza-programa

Audifonoak eta hortzetako tratamendu funtzionalak oso garestiak izan daitezke, baina ezinbestekoak dira bizi-kalitate egokirako. Hortaz, Vital Fundazioak programa hau abian jarri du.
Betebeharrak
- 60 urtetik gorako izatea.
- Gutxienez bost urte izatea Araban bizitzen.
- Osasun-arloko profesional batek diagnostikoa egin eta tratamendua edo audifonoa agindu beharko ditu.
- Laguntza eskatuko da audifonoa eskuratu edo beharrezko tratamendua egin aurretik, eta azken faktura aurkeztean emango da.
- Onuradun bakoitzak behin bakarrik eskatu ahal izango du laguntza.
Laguntza mota
- Fondo galdurako diru-laguntzak, familia-unitatearen urteko diru-sarreren arabera