Aurkezpena
Azoka bat edo zure herriko festak antolatzen ari zara eta laguntza behar duzu? Fundación Vital Fundazioak lagunduko dizu. Bete formularioa eta bidali zure eskaera.
Eskakizunak
- Izaera juridikoa izatea (elkarteak, kirol klubak, Udalak edo Administrazio-batzordeak).
- Jarduerak Arabako Lurralde Historikoan garatzea.
- Fundación Vital Fundazioaren logotipoa gehituko da jarduerari buruzko adierazpen, prentsa-ohar, on-line komunikazio, elkarrizketa eta erreportaje orotan, bai eta hedabideetan horren berri ematen den guztietan ere.
- Kutxabanken bezero izatea eta kontu aktibo bat izatea.
- Abuztuan edo irailean garatuko diren ekitaldietarako eskaerak uztailaren 15a baino lehen tramitatu behar dira.
Konta iezaguzu zure proiektua
- Ekitaldiari edo azokari buruzko informazioa: azalpena, datak, helburuak, beharrak.
- Kartel eta foiletoetarako inprenta-aurrekontua. Zure ekitaldien berri ematen lagunduko dizugu.
- Zure jaiak musika banda batekin animatzen ditugu, zure herriak 40 biztanle baino gehiago baditu Foru Aldundiaren erroldaren arabera. Biztanle gutxiago izanez gero, txistulariekin girotzen dugu; bi kasuetan, betiere prest egonez gero.
- Musika-bandak eskatuz gero, herri bakoitzeko eskaera bati erantzungo zaio urtero.
Kostua
1. Musika-banda: 120€-ko kostua izango du eskatzailearentzat. Zerbitzuaren gehieneko iraupena 2 ordukoa izango da.
2. Txistulariak: doakoak dira. Zerbitzuaren gehieneko iraupena 2 ordukoa izango da.
Estrukturak
Arku handia
Arku ertaina
Bannerrak
Pibote
Standak
Hesiak
Karpa (3mx3m)
(Karpa bakoitzak bi mahai izan ditzake)
Informazio gehiago
Vital Fundazioa
945 064 368
actividades@fundacionvital.eus
Kordoi Etxea, Aiztogile kalea, 24
01001 Vitoria-Gasteiz
Eskaerak
Bete formularioa eta bidali zure eskaera.