Egokitu bainugela Laguntza-programak +60
Etxeko bainugela egokitzeko erraztasunak ematen dizkie programa honek adinekoei, autonomia handiagoa lortzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Bainugela osorik egokitzeko eta mota guztietako laguntza teknikoak jartzeko obrak egiteko aukera ematen du: aulki birakariak, komuna altxatzekoak, beso-euskarria, heldulekuak, dutxak lurraren arrasean, laguntzeko manparak, etab.
Eskakizunak
- 60 urte baino gehiago izatea.
- Egokitu beharreko etxebizitzaren jabea, jabekidea edo betirako erabiltzailea izatea.
- Arabako Lurralde Historikoan zerga-egoitza izatea eta bertan erroldatuta egotea (urtebeteko antzinatasunarekin).
Laguntzak
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak
- Obra-lanen % 90era arte, urteko diru-sarreren arabera.
- Zero kostuko mailegu bereziak.
Interesak Vital Fundazioak hartuko ditu bere gain
- Obraren zenbateko osoarengatik, zehaztutako gehieneko mugaraino, edo gainerako zenbatekoarengatik, diru-laguntzadun kasuetarako.
- Bi laguntzen gehieneko batura 6.000 eurokoa izango da).
- Gehienez 3 urtetan itzultzekoa.
Aholkularitza
- Diru-laguntzak kudeatzeko, integratu beharreko osagaiak egokitzeko, gremioekin harremanetan jartzeko…