Astearte Musikalak
'Astearte Musikalak 'ganbera-musikako zikloaren hurrengo edizioan parte hartu nahi duten musikari eta taldeek, 2024ko azarotik 2025ko martxora bitartean, 2024ko otsailaren 15etik apirilaren 15era arteko epea dute beren eskaintzak bidaltzeko. Bertan, curriculum vitae bat, kontzertuaren egitarau osoa (minutajea barne), cache-a eta grabazio bat (profesionala izatea ez da beharrezkoa) edo Interneteko esteka bat sartu beharko dira.
- Eskabideak epe horretan bidali ahal izango dira efpinedo@fundacionvital.eus posta elektronikora.
- Informazioa eta kontsultak 945 064 368 telefonoan edo efpinedo@fundacionvital.eus posta elektronikoaren bidez.
Vital Arabatik
Programan parte hartzeko
Udan Vital Arabatik Programaren barruan kultur ikuskizun bat eskaini nahi duten musika talde, bakarlari, abesbatza, dantza talde, ballet edo artearekin loturiko beste edozein taldek vitalporalava@fundacionvital.eus helbidera bidali beharko dituzte euren eskaerak. Curriculum vitaea, egitarau proposamen bat eta grabazio bat bidali beharko dituzte.
Hona hemen programan parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:
Arabako Lurralde Historikoan jaio edo bizitzea.
Vital Arabatik programak denboraldi bakoitzerako ezartzen dituen parte hartzeko baldintza orokorrak onartzea.
Informazioa eta argibideak:
Telefonoa: 945 064 365
Helbide elektronikoa: vitalporalava@fundacionvital.eus
Emanaldiak eskatzeko
Udan Araban Vital Programako jarduerak eskatu nahi dituzten Arabako udal eta kuadrillek udal bakoitzari bidaltzen zaion dosierrari erantsitako gutunean adierazten diren datak baino lehen egin beharko dute eskaera, .
Arte Vital lehiaketa
Artista zara? Arte Vital lehiaketa Arabako sortzaileentzako deialdi irekia da, batez ere zirkuitu komertzialean banakako erakusketarik egin ez duten artista berrientzat. Adin mugarik gabe, aski da artista Araban jaiotakoa izatea edo Lurraldean bizitzea. Artista bakoitzak lan bakarra aurkez dezake, sortu berria, originala, argitaragabea, sinatua, gai eta teknika librean eta edozein arte plastikotan: pintura, eskultura edo argazkigintza.