
Iaz, Vital Fundazioak antolatutako Genero Berdintasuna zikloak ikusleei Disney printzesei buruzko gogoeta eginarazi zien umorez eta musikaz, eta pentsarazi zien ea zer gertatu zitzaien printzesa horiei “eta zoriontsu bizi izan ziren beti-betiko” horren ostean, Ya me has toca el cuento lanaren bitartez. Orain, printze urdinek badakite beren printzesak joan egin direla eta irrikan daude beren bizitza zoriontsua berreskuratzeko. Ya me has toca el cuento komedia freskoa eta dibertigarria da, eta hilaren 24an (osteguna) eta 25ean (ostirala) izango da ikusgai Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua), 19:30etik aurrera. Osteguneko antzezpena amaitzean, ikusleek antzezlanaren protagonistetako batzuekin egingo den solasaldian parte hartzeko aukera izango dute.