Kode honen helburu nagusia da Vital Fundazioen lantaldea osatzen duten pertsona guztien portaera gidatu behar duten printzipio eta arauak definitzea, baita Vital Fundazioen Patronatuetako, Zuzendaritzako eta Plantillako kide diren pertsonen eta Arabako gizarte-sarearekiko, onuradunekiko, enpresa hornitzaileekiko eta bestelako erakunde laguntzaileekiko kanpo-harremanen gardentasuna eta konfiantza berma tzeko lan-ildoak ezartzea ere. Gainera, jarduera modu arduratsuan eta ingurunearekin konprometituta garatu ahal izateko balioko du.