
Vital Fundazioak Arabako ahozko memoriaren transmisioa eta kontserbazioa bermatzeko abian jarritako proiektua da Arabartxibo; bizipen horiek herrietako ohiturak, tokiko hiztegia, barne-historia eta imajinario kolektiboa azaltzen dituzte. Lurraldeko kuadrillen eta udalerrien laguntzaz, gordailu digital honetan hautatutako hainbat adinekoren testigantzak jaso dira. Arabako azken ehun urteetako bilakaerarekin lotutako oroitzapenak izan dira pertsona horiek egin duten ekarpena.