Bere 40. urteurrena ospatzeko otsaileko asteazkenetan egiten ari den atzera begirakoaren ondoren, Vital Fundazioak Euskal Zinemaren Astearekin du hitzordua otsailaren 23an. Euskal Zinemaren Asteak nobedade ugari dakartza aurtengo edizioan, hasteko, izena, ZINEMASTEA; iraganean jadanik izan zuen izen hori, eta Vital Fundazioak berreskuratu egin du orain, zinemagintzaren sektoreari ematen dion babesa sustatzeko.