Vitoria-Gasteiz Trail urriaren 1ean itzuliko da Gasteizko Mendietara, hiru urteko geldialdiaren ondoren. Pandemian erantzukizuna izateagatik ezin izan baitzen trail honekiko hitzordua bete. Ascentiumek eta Vital Fundazioak antolatzen duten proba hori distantzia bitan jokatuko da: bata 16 kilometrokoa da eta 600 metroko desnibel positiboa du, eta bestea, 26 kilometrokoa eta 1.260 metroko desnibel positibokoa.