21,097 kilometroko distantziaren proba dekanoa, Gasteizko Maratoi Erdia, bere 45. edizioa prestatzen hasi da. Arabako Atletismo Federazioak eta Vital Fundazioak antolatuta eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, abenduaren 17an, igandea, izango da. Iaz 2.000 pertsona baino gehiagok eman zuten izena.