Vital Fundazioak eta Laudioko Udalak jardunaldi bat antolatu dute herriko gazteen artean kirola sustatzeko, batez ere 6 eta 14 urte bitartekoen artean, eta, jende gutxik egiten baditu ere, herrian egiten diren kirolei ikusgarritasuna emateko. Vital Kirolpass izenpean, hitzordua hilaren 10ean izango da, 11:30etik aurrera, Laudioko Gardea Kiroldegian, eta goiz osoan zehar (14:30ak arte) parte hartzen duten gazteek euren arteko harremanak estutzeaz gain, hainbat kirol modalitate praktikatzeko aukera ere izango dute: padela, tenisa, bola-jokoa, eskalada, hockeya eta atletismoa.