Film batek, ‘La amiga de mi amiga', eta mahai-inguru batek, ‘Historiaren dibulgatzaileak’, emango diote hasiera, hurrenez hurren, datorren asteko asteazkenean eta ostegunean, Vital Fundazioak antolatutako ‘Genero Berdintasuna’ II. zikloari. Edizio honetan, besteak beste, LGTBIQ+ kolektiboa, emakumea historian, amatasuna, etxeko esklabotza, emakume artista eta pornografia gaiak landuko dira.