Vital Fundazioak dibertimendu, elkartasun eta kirol proposamen bat partekatu nahi du Arabako gizartearekin. Hitzorduaren ardatz nagusia musika izango da berriro ere, eta ekitaldi nagusia ‘Ayax y Prok' bikotearen eskutik etorriko da, azken urteotan eragin handiena izan duten rap duetoetako bat. Horrez gain, haurren minbiziaren aldeko gaueko martxa solidarioa, Gasteizko Alde Zaharretik egingo den street escape berria eta enpresa lasterketa tradizionala egingo dira. Amurrion eta Guardian ere familientzako kontzertu bana izango da