‘Vital Bootcamps' formazioek zibersegurtasunean trebatuko dituzte langabezian dauden 30 pertsona, eta oso intentsitate handiko programa laburrak dira, % 100 enplegura bideratuak. Ikasleek ez dute aldez aurretik inolako ezagutzarik behar eta, taldean eta modu praktikoan lan eginez, trebetasun tekniko oso espezializatuak eta enpresek eskatzen dituztenak eskuratzen dituzte.