Kultura Arabako bazter guztietara eramateko Vital Fundazioak duen ‘Vital Araban zehar’ ekimena bere XIX. edizioaren amaierara hurbiltzen ari da. Añua, Larrea eta Aramaio izango dira azken-aurreko asteburu honetako protagonistak. Antzerkiaz, musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izango da asteburuan.