Vital Fundazioaren ‘Vital Araban zehar’ programak bere 20. edizioa beteko du eta, zalantzarik gabe, Lurraldeko udalek udako hilabete hauetan ekimen kulturalak izateko aukerarik onena da. Sei kuadrilletako 50 udalerrik (Vitoria-Gasteiz izan ezik) eta Trebiñuko Konderriko hiru herrik musika emanaldiak, abesbatzen errezitaldiak, ballet erakustaldiak, dantzak eta antzerki emanaldiak izango dituzte. Guztira 109 ikuskizun izango dira, udalek erakutsitako askotariko lehentasunei erantzuteko.