Vital Fundazioaren ‘Vital Araban zehar’ programa uda honetan itzuliko da XIX. edizioa betetzeko. Musika emanaldiak, abesbatzen errezitaldiak, ballet erakustaldiak, dantzak eta antzerki emanaldiak izango dira 69 herritan. Bigarren urtez jarraian, Arabako sei kuadrilletako 50 udalek (Vitoria-Gasteiz izan ezik) eta Trebiñuko Konderriko bi udalerrik hartu dute parte ekimenean.