Gabon-gauaren aurreko ostegunean egiten den Vital Fundazioaren Gabonetako Azoka tradizionalak Arabako produktuen uztartze-dastaketa estreinatu zuen iazko edizioan, ahozko kontalari batek animatuta. Lortutako arrakastaren ondoren, aurten handitu egin da eskaintza, lau proposamen izatetik sei izatera igaro da eta bikote berriak sartu dira.