
Vital Bootcamps-ek graduatuen lehenengo promozioa du dagoeneko. Programa honetako lehen edizioko ikasleak dira, eta joan den ostegunean amaitu zuten beren prestakuntza. Ikas-prozesuari amaiera emateko lau hilabetean zehar lortutako ezagutza guztia jarri zuten praktikan. Langabezian dauden 15 pertsonak egin dute intentsitate handiko prestakuntza hori, zibersegurtasunaren espezialitatean, Vital Fundazioak eta Lanbidek bultzatuta.