
Joan den otsailaren 24an ireki zen Estibaliz Igoera probarako izena emateko epea. Manuel Iradier Txangolari Elkarteak antolatzen du proba hori, Vital Fundazioarekin batera. Dagoeneko 850 dortsal baino gehiago erreserbatu dira, hau da, gainditu egin da 750 parte-hartzaile biltzeko zegoen aurreikuspena. Hori dela eta, antolatzaileek 900era arte zabaldu behar izan dute dortsal kopurua, “izena emateak ixteko dortsal gutxi batzuk baino ez dira geratzen, proba egin baino ia 10 egun lehenago”, nabarmendu dute.