
Musika izango da Vital Fundazioak antolatutako Genero Berdintasuna zikloaren hurrengo hitzorduan erabiliko den transmisio uhala, identitateari, afektuei edo osasun mentalari buruz hausnartzeko. La Otra eta Jhana Beat abeslariek, Vital Fundazioa Kulturuneako agertokitik, akustikoa digitalarekin, intimoa kolektiboarekin, lasaitasuna jai-giroarekin uztartuko dituen soinu bidaia batean zehar eramango dituzte entzuleak.