1. Hasiera
  2. Sorolla eta margolari inpresionistak
impresionistak

Informazioa

Edukiak

  • Paisaiaren pintura genero artistiko independente gisa sortzea. Gai erlijioso, historiko eta mitologikoak eta errege eta nobleen erretratua gainditzen dituen estetika garaikide baterantz.
  • Lorategietako pintura errealismoaren eta inpresionismoaren artean. Gizakiak eraldatutako natura. Lorategiaren kontzeptua; Gasteizko kasu bat: Florida parkea, garaiko testuinguru bat azaltzeko. Eta Amarikako lorategia.
  • Sorolla. Artea eta bizitza. Testuinguru historikoa eta sormen-etapak. Pintore soziala; argiaren eta kolorearen pintorea garai historiko ilunetan; bere arrakastak Europan eta Estatu Batuetan, aitorpenak eta ahanzturak. Gaur egungo legatua.
  • Sorolla museo-etxea, valentziar margolariaren begiradaren luzapen gisa: arima duten txokoak.
  • Pintura inpresionistaren sorrera, fenomeno artistiko gisa. Aurrekariak: Constable eta Turner; Barbizongo Eskola. Eduard Maneten lan aitzindaria.
  • 1874an inpresionismoak asmatu zuen erakusketa (eta beste zazpi gehiago 1888ra arte). Ibaien aurkikuntza estetikoa; itsasoa; uraren alaitasuna; aisia eta gizarte modernoa: kaleak eta etorbideak, kabaretak eta kafetegiak, trena eta zubiak.
  • Frantziako inpresionismoaren protagonista nagusiak: Claude Monet, Camille Pissarro, Jean Auguste Renoir, Edgar Degas, Paul Cezanne... Pintura inpresionistaren irismena eta mugak.
  • Kolorea balio espresionista eta sinbolista gisa: Vicent Van Gogh eta Paul Gauguin.rte.

Ordutegia, iraupena eta lekua

Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24) ostiralak 12:00etatik 13:30era. Urriaren 4tik abenduaren 20ra.

Jai-egunak:

  • Azaroak 1
  • Abenduak 6

Prezioa

40 €

Ikastaroaren garapena

Ikastaroa: Santiago Arcediano, Historian lizentziatua, Artearen Historian doktoratua.

 

Izen-emateak

IZEN-EMATEAK AGORTUTA

Vital Fundazioarekin harremanetan jar zaitezkete 945776858 zenbakian edo, bestela, egoitzan bertan (Aiztogile kalea 24), hutsik gera daitezkeen plazak betetzeko.