1. Hasiera
  2. Laguntzak urteko 366 egunetan

Laguntzak urteko 366 egunetan

Aurkezpena

Baduzu Araban garatzeko ideiarik edo proiekturik?  

Vital Fundazioan ahalik eta gehien sinplifikatu dugu gure laguntza-deialdia, eta urteko egun guztietara zabalduko dugu. Horrela, zure ideia hobeto pentsatu, garatu eta planifikatu dezakezu, eta egoki deritzozun unean aurkeztu diezagukezu, epeen mende egon barik.

Izapideak errazteko, Vital Fundazioak eskaerak egiteko epeak ezabatu ditu eta urte honetako 366 egunetan erantzungo dizu. Eta gogora ezazu eskaera bat egin dezakezula urteko. 

Proiektuak

Zure proposamena bultzatzen lagunduko dizugu, berritzailea bada bereziki, honako jardun-arlo hauetan:

  • Gizarte arloa: Pertsona guztien gizarteratzea eta berdintasuna lortzera bideratutako proiektuak eta jarduerak; mendekotasunaren eta desgaitasunaren eremuetan ahulenak diren edo premia gehien dituzten pertsonei, baita euren zaintzaileei nahiz familiei ere, laguntzeko eta aukerak eskaintzeko.
  • Hezkuntza, Enplegua: Haur, gazte eta helduen prestakuntza integrala osatuko duten gaitasunak, jarrerak eta balioak garatzeko hezkuntza-jarduerak eta -programak; bazterkeria- edo kalteberatasun-arriskuan dauden pertsonak lan-merkatuan sartzera bideratuak, lanbide-trebakuntzaren, lan-praktiken, prestakuntza-beken eta/edo ekintzailetzarekin lotutako proiektuen bidez.
  • Ikerketa eta berrikuntza: Ikerketa zientifikoko eta teknikoko programak, garapena eta berrikuntza hezkuntzaren, industriaren, kulturaren, gizartearen eta abarren sektoreetan.
  • Kultura, Ondarea eta Ingurumena: Ondare historiko kulturala eta ingurumenekoa sustatzeko eta mantentzeko jarduerak eta programak; kultura orokorra, aisialdia, parte-hartzea eta balio komunitarioak sustatzera bideratutako proiektu eta jarduera soziokulturalak, sortzaile berriei eta berrikuntzari, arteari eta abarri laguntzea.

Bereziki baloratuko dugu:

  • Zure proiektua berritzailea izan dadila.
  • Euskara, genero-berdintasuna, gizarteratzea edo boluntariotza bultza ditzala.
  • Bideragarritasun soziala eta ekonomikoa izan dezala eta jardueraren iraunkortasuna berma dezala.
  • Irabazi asmorik gabeko erakundea izan zaitezela.

Eskaera eta ebazpena

Eskaera onartzeko, hurrengo estekan edo orriaren amaieran aurkituko duzun inprimakia bete behar da:

* Ezinbestekoa da formularioan elkarte-erakunde fitxa eranstea, orri honen amaieran edo hemen klik eginda deskarga dezakezuna.

Eskabide bakoitza banaka kudeatuko da, eta, balorazioa egin ondoren, ebazpena jakinaraziko zaio eskatzaile bakoitzari.

* Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez harremanetan Vital Fundazioarekin 945 06 43 63 telefonoan.

Eskaera Orria

Oinarriak eta elkarte-entitate fitxa