Ruper Ordorika kantautoreak kontzertua eskainiko du Gasteizen, azaroaren 22an, Vital Fundazioaren eskutik. Emanaldia Vital Fundazioa Kulturunean izango da (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua), 20:00etan, eta bertan Bakarka Bi interpretatuko du, bere hamabi konposizio ezagunenen aukeraketa, formatu minimalistan, artifiziorik gabe, abestiaren esentzia bilatzen duena.