
Vital Fundazioaren Astearte Musikaletara Aetérnum boskotea etorriko da bihar, sortu berria den taldea, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia, hain zuzen ere. Taldeko kideak honako hauek dira: Irene Mena eta Issey Martínez biolin-jotzaileak; Manuel Martí biola-jotzailea; Ivan Galindo biolontxelo-jotzailea; eta Joseba Korta piano-jotzailea. Estatuko eta nazioarteko orkestra gazte onenetan hartu dute parte, eta sariak lortu dituzte nazioarteko lehiaketa askotan.