Synthese Quartet izango da, bihar, Vital Fundazioaren Astearte Musikalen XXXV. edizioko bigarren hitzorduko protagonista. Emanaldia irekitzeko Don't you know yet pieza aukeratu dute? It is your light that lights the world (Oraindik ez dakizu? Zure argiak argitzen du mundua) pieza aukeratu dute, Jorge Grundman konpositoreari eurek enkargatutako lana. Obra horrek bullying-a pairatzen ari den eta pixkanaka-pixkanaka, bizitzaren alde positiboa hautematen ari den emakume gazte baten istorioa kontatuko digu.