Mendia maite duen ingeniari estatubatuar batek lana uztea erabaki zuen, desgaitasuna duen bere alabari zaletasun horretaz gainerako familiakoekin gozatzeko aukera emango zion aulki bat diseinatzen aritzeko. Horrela sortu zen ekimen hau, mendiko gurpil lodi bat duen aulki berezi bati lotutako motxila bat, haurrei ohiko aulkietarako irisgarriak ez diren bidezidor horietatik ibiltzeko aukera ematen diena. Vital Fundazioak ahalbidetu du Gasteiz izan dadila aulki horietako bat duen Espainiako lehenengo hiria.