Midnight Boogie Weekend bere hitzordura leial itzuliko da, azaroaren 8an eta 9an, Gasteizen soul eta R&B musikarekin lotutako hainbat jardueraz gozatzeko aukera ematen duen ekimen horren zortzigarren edizioa ospatzeko. Vital Fundazioari eta Midnight Boogie Kultura Elkarteari esker, egun bi horietan zehar programazio bikaina izango da, zuzeneko musika saioak, DJak eta haurrentzako musika tailer bat barne. Punta-puntako taldeetara hurbiltzeko aukera paregabea, hala nola Mujer Negra Canta, Paul San Martin Trio, Mango Wood, Les Rencards edota The Allnighters talde gasteiztarra.