Vital Fundazioak eta SIDÁLAVA- Hiesaren Aurkako Arabako Herritarren Batzordeak Precoz fikziozko film laburra aurkeztuko dute ostegun honetan. GIBaren proba azkarrak, prebentzio-estrategia den aldetik, duen garrantziari buruzko gogoeta egitera gonbidatuko gaitu lan horrek. Hitzordua Vital Fundazioa Kulturunean izango da (Dendaraba Merkataritza Guneko 1. solairuan), 19:30etatik aurrera.