Vital Fundazioak gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa bilatzen duten proiektuak eta jarduerak babestea eta bultzatzea du helburu nagusi. Horretarako, 2024ko lehen hiruhilekoan, erakundeak 2.638.800 euro bideratu ditu, besteak beste, arlo sozialean, kulturan, hezkuntzan, ingurumenean, ikerketan edo kirolean diharduten Arabako180 kolektibori baino gehiagori laguntzera.