Vital Fundazioak antolatutako 'Genero berdintasuna' zikloak hitzordu bi dakartza apirilean. Lehenengoak, hilaren 10ean, asteazkena, Dorleta Ortiz de Elguea izango du protagonista, eta ‘Artistak, musak eta kultura asaldatzaileak' hitzaldia eskainiko du, historian barrena egingo du ibilaldia eta hainbat mendetan zehar artearen eta kulturaren munduko emakume ospetsu batzuk berreskuratuko ditu. Ostiralean, hilak 12, Mónica Alario filosofo eta ikerlariak pornografia belaunaldi berrientzako sexu-heziketa bihurtu dela eta horrek dakartzan arriskuak salatuko ditu.