Vital Fundazioak gaur inauguratu du, Montehermoson, Vital Arte 2023 Lehiaketako lan onenen erakusketa. 154 lan aurkeztu ziren lehiaketa horretara. Ekitaldi berean banatu zaizkie sariak aurtengo edizioko irabazleei: Jesús Armando Ramírez, Alejandra Bueno de Santiago, Miguel Alfredo Hernández ‘Zirika' eta Natalia Albeniz. Epaimahaiak hautatutako 48 lan eta 2022ko irabazleen beste pieza batzuk ikus daitezke erakusketan, eta urriaren 22ra arte egongo da ikusgai.