Freak Festival jaialdia Vitoria-Gasteizen sendotu dadila babesten du Vital Fundazioak. Aisialdi alternatiboaren aldeko apustua egin duen jaialdi horrek seigarren edizioa beteko du, pandemiaz geroztik bigarrena. Valinor Kultura Elkarteak antolatuta, ekainaren 17an eta 18an izango da, Europa Biltzar Jauregian.