1. Hasiera
  2. Node
  3. Jaibus Vital 2024

Jaibus Vital 2024Aisialdia

Txartelak erreserbatzea

Txartelen prezioa 3 eurokoa izango da, joan-etorrikoa, eta erreserba webgunearen bidez baino ezin daiteke egin.

Izen-emateen datak:

  • Ekainaren 3an, ekaineko eta uztaileko izen-emateak
  • Uztailaren 22an, La Blancako (Gasteiz) + abuztuko izen-emateak
  • Abuztuak 28, iraileko eta urriko izen-emateak

Izena emateko epea bidaia bakoitzaren bezperako 13:00ak arte egongo da zabalik.

Salbuespenak:

Gasteiz,Villanañe, Leza, Langraiz Oka, Moreda de Álava, Salinillas de Buradón, Espejo, Ekora, Lapuebla eta Ribabellosarako ibilbideetan izenemate bereziak ixteko epeak daude. Hemen ikus ditzakezu salbuespen horiek.

Izena emateak pertsonalak eta besterenezinak dira, eta zerbitzuetako arduradunek bidaiarien nortasuna egiaztatuko dute; beraz, autobus joan-etorrirako beharrezkoa da identifikazioa aldean eramatea, baita ordainagiria ere.

    Jaibus Vital zerbitzuak garraio egokitua jartzen du behar duten erabiltzaileen eskura. Zerbitzuaren erabiltzaileek izena eman beharko dute eta Jaibus linearen ordutegietan jakinarazi beharko dute beren eskaera. 

    GARRANTZITSUA:

    • Zerbitzu diskrezionala da, plaza mugatuekin, eta garraio publikoaren araudi orokorraren mende dago.
    • Plaza mugatuak, inskripzioak agortu arte. Zerbitzua erabili behar ez baduzu, utzi zure plaza libre beste pertsona batzuentzat.
    • Zure osasunagatik, egin kontsumo arduratsua eta ez garraiatu alkohola Jaibusen.

    Jaibus Vital Línea

    Jaibus Vital linea

    Kanpainaren informazio eta arretarako telefonoa: 945203459

    Ohiko arreta-ordutegiak:

    Izen-emateak itxi aurreko egunean, 15:00etatik 19:00etara.

    Izena emateko azken eguna, 10:00etatik 13:00etara, salbuespen hauekin:

    Kontsultatu salbuespenak

    Ibilbideak