Jaibus Vital 2024Aisialdia
Vital Fundazioak gazteak 31 helmugatara eramango ditu, 58 ibilbide desberdinen bidez, horien artean Vitoria-Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietara.
Arabako herrietara doazen autobusak 23:30ean abiatuko dira ibilbideko lehenengo puntutik. Itzultzeko, bi ordutegiren artean aukeratu ahal izango da: goizaldeko 3:30ean edo 6:00etan.
Gainera, zenbait udalerrik ordutegi bereziak izango dituzte, bai joaneko ordutegian, bai itzulerako ordutegian (Ordutegi bereziakhemen kontzulta dezakezu.). Andre Maria Zuriaren jaietarako zerbitzua, berriz, 22:30ean aterako da abiapuntuetatik, eta itzulera hiriburutik egingo da, 7:30ean.
Txartelak erreserbatzea
Txartelen prezioa 3 eurokoa izango da, joan-etorrikoa, eta erreserba webgunearen bidez baino ezin daiteke egin.
Izen-emateen datak:
- Ekainaren 3an, ekaineko eta uztaileko izen-emateak
- Uztailaren 22an, La Blancako (Gasteiz) + abuztuko izen-emateak
- Abuztuak 28, iraileko eta urriko izen-emateak
Izena emateko epea bidaia bakoitzaren bezperako 13:00ak arte egongo da zabalik.
Salbuespenak:
Gasteiz,Villanañe, Leza, Langraiz Oka, Moreda de Álava, Salinillas de Buradón, Espejo, Ekora, Lapuebla eta Ribabellosarako ibilbideetan izenemate bereziak ixteko epeak daude. Hemen ikus ditzakezu salbuespen horiek.
Izena emateak pertsonalak eta besterenezinak dira, eta zerbitzuetako arduradunek bidaiarien nortasuna egiaztatuko dute; beraz, autobus joan-etorrirako beharrezkoa da identifikazioa aldean eramatea, baita ordainagiria ere.
Jaibus Vital zerbitzuak garraio egokitua jartzen du behar duten erabiltzaileen eskura. Zerbitzuaren erabiltzaileek izena eman beharko dute eta Jaibus linearen ordutegietan jakinarazi beharko dute beren eskaera.
GARRANTZITSUA:
- Zerbitzu diskrezionala da, plaza mugatuekin, eta garraio publikoaren araudi orokorraren mende dago.
- Plaza mugatuak, inskripzioak agortu arte. Zerbitzua erabili behar ez baduzu, utzi zure plaza libre beste pertsona batzuentzat.
- Zure osasunagatik, egin kontsumo arduratsua eta ez garraiatu alkohola Jaibusen.
Jaibus Vital Línea
Jaibus Vital linea
Kanpainaren informazio eta arretarako telefonoa: 945203459
Ohiko arreta-ordutegiak:
Izen-emateak itxi aurreko egunean, 15:00etatik 19:00etara.
Izena emateko azken eguna, 10:00etatik 13:00etara, salbuespen hauekin: