Izen emateak
- Izen-emateak abuztuaren 1eko 13:00ak arte egin daitezke.
- Plaza mugatuak dituen zerbitzu diskrezionala da, garraio publikoaren araudi orokorraren mende dagoena.
Informazioa
Jaibus Vital linea
Kanpainari buruzko informazio-telefonoa: 945 203 459
Arretarako ordutegia:
- Uztailaren 31n 15:00etatik 19:00etara eta abuztuaren 1ean 10:00etatik 13:00etara.
Erabiltzaileen identifikazioa
Izen-ematea pertsonala eta besterenezina da. Autobusetako arduradunek egiaztatuko dute autobusera sartzen dena eta aldez aurretik izena eman duena pertsona bera direla. Hortaz, erabiltzaileek nortasun-agiria eraman behar dute.
GARRANTZITSUA:
- Zerbitzu diskrezionala da, plaza mugatuekin, eta garraio publikoaren araudi orokorraren mende dago.
- Plaza mugatuak, inskripzioak agortu arte. Zerbitzua erabili behar ez baduzu, utzi zure plaza libre beste pertsona batzuentzat.
- Zure hobe beharrez, kontsumitu arduraz, eta ez eraman Jaibusen.
Ibilbideak
R1: Moreda de Álava/Moreda Araba - Oyón/Oion - Ribabellosa- Vitoria-Gasteiz
R2: Lapuebla de la Labarca-Elciego-Baños de Ebro/Mañueta-Villabuena de Álava/Eskuernaga-Samaniego-Labastida/Bastida-Salinillas de Buradón/Gatzaga Buradon-Vitoria/Gasteiz
R3: Yécora/Iekora-Lanciego/Lantziego-Elvillar/Billar-Laguardia-Zambrana-Berantevilla-Armiñón-La Puebla de Arganzón-Vitoria/Gasteiz
R4: Amurrio-Vitoria/Gasteiz
R5: Llodio/Laudio-Amurrio-Vitoria/Gasteiz