Izen emateak
- Izen-emateak irteera-egunaren aurreko eguneko 13:00ak arte egin daitezke.
- Plaza mugatuak dituen zerbitzu diskrezionala da, garraio publikoaren araudi orokorraren mende dagoena.
Informazioa
Kanpainari buruzko informazio-telefonoa: 945 203 459
Arretarako ordutegia:
- Izen-emateak itxi aurreko egunean, 15:00etatik 19:00etara.
- Izen-emateak ixten diren egunean, 10:00etatik 13:00etara.
Erabiltzaileen identifikazioa
Izen-ematea pertsonala eta besterenezina da. Autobusetako arduradunek egiaztatuko dute autobusera sartzen dena eta aldez aurretik izena eman duena pertsona bera direla. Hortaz, erabiltzaileek nortasun-agiria eraman behar dute.
GARRANTZITSUA:
- Zerbitzu diskrezionala da, plaza mugatuekin, eta garraio publikoaren araudi orokorraren mende dago.
- Plaza mugatuak, inskripzioak agortu arte. Zerbitzua erabili behar ez baduzu, utzi zure plaza libre beste pertsona batzuentzat.
- Zure hobe beharrez, kontsumitu arduraz, eta ez eraman Jaibusen.
Ibilbideak
R1: Yécora/Iekora-Moreda de Álava/Moreda Araba-Oyón/Oion-Lapuebla de Labarca-Elciego
R2: Labastida/Bastida-Samaniego-Leza-Navaridas-Páganos-Laguardia-Elciego