Vital Fundazioa laguntza-deialdi berri bat prestatzen ari da Araban erroldatutako ikasleentzat. Ikasle horiek 2022/2023 ikasturterako Europar Batasuneko kide diren herrialdeetan mugikortasuneko Erasmus programan onartuak izan behar dute eta estatu mailako edozein unibertsitatetan matrikulatuta egon.