Bilketa Kanpaina Handiaren beste edizio bat aurkeztu dute gaur Arabako Bankuak eta Vital Fundazioak. Hilaren 22an eta 23an (ostirala eta larunbata) egingo da. ‘Pixka batek asko egin dezakeelako’ lelopean, DANAk eragindako gabezia larriak konpontzera bideratuko da aurten bildutakoaren erdia.