Gasteizko Mendietan izango da, hiriaren hegoaldean, bere izena daraman mendiko fondo handiko probaren XIII. edizioa larunbat honetan, ekainak 11. Manuel Iradier Txangolari Elkarteak, Vital Fundazioaren laguntzarekin, ‘Gasteizko Mendiak’ izeneko proba antolatu du berriro. Proba hori 63 kilometroko zirkuituan egingo da, Uribarri Jauregi eta Vitoria-Gasteiz artean.