Vital Fundazioak kirol aukera zabalari buruzko doakoeskola magistralak eskainiko dizkie lurraldeko ikastetxeei ikasturte honetan. Arabako emakumezko kirolarien eskutik, haien testigantzak ikasleen artean oinarrizko kirolaren praktika sustatzeko balio izatea da helburua, baita hain ohikoak ez diren beste kirol-diziplina batzuk ezagutarazteko eta horiek egitea sustatzeko ere. Gainera, ekimenak Arabako kirolaren erreferente femeninoak ikusarazten ere lagundu nahi du, normalean erreferenteak maskulinoak diren esparru horretan.