Vital Fundazioaren Astearte Musikalen beste edizio bati ekingo zaio azaroaren 7an, XXXIV. edizioari hain zuzen, publikoari ganbera musikako kontzertu onenak eskaintzeko diseinatua. Datorren urteko martxoaren 12ra arte, Vital Fundazioa Kulturunea (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua) 15 emanaldiren agertoki izango da. Astean behin izango dira, astearteetan, 19:30ean, jasotako 300 eskaintza baino gehiagoren artetik aukeratuak izan diren estatuko eta nazioarteko talde garrantzitsuenen eskutik.