Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiak nobedade ugari izango dituen edizioa dakar. Urtero milaka bisitari erakartzen dituen oinarrizko formatuari eutsi zaio eta zabaldu egin da. Pregoia, Mahatsa Zapaltzea, Brindisa lehenengo muztioarekin eta, batez ere, 16 erakusmahaiak dituen zirkuitua (Arabako Errioxako herri guztietako ardoak aurki ditzakegu bertan) dira jardunaldiaren ardatz nagusiak.