Vital Fundazioak 55.375 euroko ekarpena egin eta itxi du Arabako Lurralde Historikoko kirol klubek, federazioek eta hainbat erakundek ekipamenduak erosteko dirulaguntzen lehenengo deialdia. Fundazioak aurkeztutako eskaeren % 97ri erantzutea lortu du; hartara, 27 entitatek eta 5.531 fitxak jaso dute laguntza, batez ere gazteek.