1. Hasiera
  2. Izarrak kontari, ipuinak hegalari - Ainara Iñiguez Ormazabal eta Ane Arrugaeta
foto

Ikuskizuna

Basoko animalia bakoitza bere txokotik irteten denean gauza magikoak gertatzen dira. Ilargi beteko gauetan, lur azpian zein gainean bizi diren animalia guztiak basoko tunela zeharkatu eta azkeneko zuhaitzeko puntaren puntara gerturatzen dira. Handik izarrek diz-diz eta laino dantzarien atzetik keinuka ezkutuan gordetzen dituzten istorioak entzuten dituzte. Ipuin koloredunak, hegalariak, aparteko pertsonaiak eta zapore eta usain bereziko kondairak. Zatoz istorio harrigarri hauek ezaguztera!

Ane Arrugaeta

"Nire burua hezitzaile bezala izendatzea gustatzen zait. Behatzaile naturala ere naizela esan dezaket. Hori dela eta, 2020. urtean Arabazan elkaryearen partaide egin nintzen. Istorioen bitartez, nire barneko hazia zaindu eta ureztatzeko modu eder bat zela konturatu nintzelako. Ahal dudanean landutako istorioak besteekin batera elkarbanatzen saiatzen naiz. Beste aldetik ere, hamabost urte daramat gorputz adierazpena lantzen. Dantza garaikidean, gorputz adierazpena edo antzerki fisikoan ikertzaile sutsua naizela esan dezaket."

Ainara Iñiguez Ormazabal

Orain arteko ibilbidea sormena, hizkuntza eta hezkuntza landuz egin du. Arkitektura ikasketekin hasi zen; ondoren lehen hezkuntza ikasi zuen eta neuropsikologian espezializatu zen, hezkuntza formalean eta ez-formalean. Horien artean, Musikoporrrak Sormen Elkartea sortzea, 10 urtez musika eta artearen esparruko udalekuen arduradun eta dinamizatzaile izango dena, musika, dantza eta arte platikoak sustatuz. Gaur egun, maleta fantasiaz eta irudimenez betetzen da, Arabazan Elkartearen parte da eta narratiba bidaia bat egiten da.

Sarrera

Sarrera  librea edukiera bete arte.