Kontalaritza eskola. Ahozko narrazio ikuskizunak.Prestakuntza
Kontalaritza Eskolaren proiektua ildo horretan lan egiteko sortu zen. “Kontalaritza istorioak kontatzeko, komunikatzeko eta adierazteko artea da. Ofizio bat da, egitura, arau, tresna eta lengoaia propioak dituena, eta horrek prestakuntza espezifiko bat eskatzen du” azaldu dute. Helburu horiek aintzat hartuta, eskolak, lehenik eta behin, narratzaileak prestatuko ditu. Beste arte eszeniko batzuekin bat datozen jakintzagaiak landuko dira, hala nola espazio eszenikoaren erabilera eta gorputzaren ezagutza; norberaren ahots narratiboa eta estiloa aurkitzea; edo adierazpen-teknikak ezagutzea: ebokazioa, entzutea, komunikazioa eta transmisioa, besteak beste.
Gainera, lanbidearen berezko gaia ondo ezagutu behar da: arketipoak, mitoak, kondairak, ipuinak, literatura: ipuinen esanahi sinbolikoa, egiturak eta abar. Behin ezagutza eta entrenamendua eskuratuta, kontakizunaren sorkuntza bera landuko da, ikuskizun bat eszenaratzeko beharrezkoa den dramaturgia eraikitzeraino.
Kontaktua
Eskolak Garaion Sorgingunea sorkuntza zentroan emango du prestakuntza eta lehenengo ikasturtea azaroan hasiko da. Izena eman eta informazio gehiago eska daiteke arabazanarabazan@gmail.com helbidean.
Hurrengo ekitaldiak
Abenduak 23
- Ainara Iñiguez eta Ane Arrugaeta
- Hegaldia
- Euskera
Urtarrilak 13
- José Campanari
- Contar por contar
- Castellano
Otsailak 3
- Aitor Vinagret
- Otsoen mokaduak
- Euskera
Martxoak 10
- Carolina Rueda
- Crecer Mujer
- Castellano
Apirilak 14
- Odei Arregi
- Isiltasunaren kartografia
- Euskera
Maiatzak 12
- May Gorostiaga
- Nire munduan
- Euskera