
Etxe Berdeak, eguneroko ohiturek ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten inpaktuaz kezkatuta dauden familiei zuzendutako Vital Fundazioaren programak Arabako ikastetxeetarako berariaz diseinatutako hezkuntza proposamen bat du 2022az geroztik: Ikasgela Berdeak. Programa horrek Garapen Jasangarriko Helburuekin lotutako ingurumen hezkuntzako hainbat jarduera eskaintzen ditu, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.