Vital Fundazioaren prestakuntza-programa da Ikas Vital, adin guztietarako prestatu da eta 27 ikastaroren eskutik emango dio hasiera denboraldi berriari. Ikastaroak aurrez aurrekoak eta/edo online dira, eta askotariko ikasgaiak eskainiko dituzte. Ezagutzan sakontzeko gogoa dutenek hainbat gairen artean aukera dezakete, hala nola informatika, historia, artea, musika, osasuna eta ongizatea, gaurkotasuna, beste zientzia batzuk, hizkuntzak edo natura. Izena emateko epea asteazken honetan hasiko da eta irailaren 17ra arte egongo da zabalik.